XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZINEA TRISTANA BUÑUELENA

Buñuel aipatu eta nor ote dan itaundu deuste pelikulazaleak.

Egia esateko, bere pelikulak erdi galerazota egon dira gure artean.

Hori dala ta, Ecuador-en Cuencara joan nintzan-baten,Belle de jour emoten ebela ikusi neban.

Hau, nahi ta nahi ez, ikusi egin behar dogu, nigaz egoan mutilari esan eta barrura sartu ginan hainbeste bider irakurri ta entzundako Buñuel ikustea, niretzako lehenengo aldiz museo batera sartzea lez zan.

Eta hemen, denbora gutxiren barruan bere pelikula banaka batzuek zinetokietan agertu dira Oraintxe ikusi dot bigarrena.

Tristana.

Luis Buñuel entzute aundikoa da mundu zabalean, zine kontuan.

Espainiatik kanpoan, Mexicon gehienetan, bizi izan da.

Noiz edo noiz etorri eta barriro joan da, trabak aurkitzen izan ditu ta.

1963-an Tristana Espainian egitea galerazo egin eutsoen.

Bere pelikulak sarritan sarituak izan dira Zine Festibaletan: Los olvidados Nazarín Viridiana, El ángel exterminador, Simón del desierto...

Tristana Pérez Galdos-en nobela bat da; ta Buñuelek bere gauza batzuek ipiniaz, zinera eroan dau.

Nire ustez oso egoki.

Personaje bi dira berezienak: Don Lope eta Tristana.

Don Lope liberala da pentsaeran eta bizieran baina ez hain liberala berari tokatzen jakonean.

Horregaitik hain gogor lotuten dau bere ardurapean daukan Tristana.

Tristana askatasun barik ezia da, baina Don Loperen pentsaera barruan ezarri jako.

Lehenengotan maitasun usaina bihotzean badauka, gero gorroto bizia agertzen dau.

Lehengo historia bat izan arren, orain bere pentsagarria da.

(Zenbat eta lotuago egon, askatasun egarri aundiagoa sortzen jaku).

Historia hau Toledon ipinia eta egina da.

Ze gozo ta ederki agertzen jakuzan Toledoko kale eta txokoak! Hor behintzat, enkuadre oso bereziak aukeratu ditu.

Zine izketan, bere joskera erraza da, maisu bateri dagokion legez.

Fernando Rey-k batez bere eta Catherine Deneuve-k aparteko lana egiten dabe.

Ez da ez Buñuelen beste pelikulak bezala, eretxi ezbardinak eta sutsuak biztutekoa; baina bere berezitasuna ba dauka.

Ikustea merezi dau, nahiz eta gogorra izan.

Benito Ansola.